Descripción
Lau Elementuen erronka eskalada eta goi-mendia uztartzen dituen erronka da, elkarrengandik oso urrun dauden lekuak, hala nola, Himalaia, Santo Tomé eta Andeak. Abentura liburua da, Enekok eta Ikerrek bizi izandakoak. Poutarrak eskalada zailetan ibiliko dira; esperientzia eta talde-lana izango dira sokadaren zati garrantzitsua dudarik gabe. Dena den, naturak behin eta berriro baldintzak ezarriko ditu, batzuetan, gogorrak, hilgarriak, tragikoak. Pasadizo eta bitxikeria dibertigarrietarako uneak ere izango dira, zelan ez! eskaladan orduak igaro ondoren barreari ekiteko. Pou anaiek bigarren liburua eskaintzen digute erronka berri baten eskutik.